Russula delica

Herri izena

  • Euskeraz: Gibelzuri orrizabala
  • Gazteleraz: Rúsula blanca

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Russula
  • Espeziea: delica
  • Egilea: Fr. 1838
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 5-18 cm-ko Ø-ko txapela, ganbil-zabaldua, gero oso zapaldua, ia inbutu formakoa. Ertz oso bildua eta laua. Kutikula mehea, bereizezina, lehorra, matea, zuria, gero marroi okrekaraz orbandua.
Orriak: adnatuak edo sasidekurrenteak, zuriak, gris zikinez orbanduak, okreak ukitzean, lodiak, gutxi estutuak, orritxoak dituztenak.
Hanka: 2-5 x 1-4 cm-koa, zilindrikoa, estutua oinaldean, motza, lodia, betea, oso gogorra, zuria edo marroi okrekaraz orbandua.
Mamia: lodia, hauskorra eta oso gogorra, zuria, okre arrosakara airea ukitzean. Hasieran fruta usaina, gero arrainarena. Zapore mina batez ere orrietan.
Mikroskopia: esporak piloan krema-zuriak, sasiglobo formatik elipsoidalera, garatxodunak edo sarekarak, 8-11 x 7-9 µm-koak.
Habitat: arrunta udaberri hasieratik udazkenera koniferoen eta hostozabalen azpian.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Russula delica
Russula delica
Russula delica
Russula delica

Microscopiak / Mikrofitxak

Russula delica
Russula delica

Bilketen mapa