Russula grisea
Herri izena
- Euskeraz: Gibelubel orrikrema
- Gazteleraz: Rúsula gris
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Russula
- Espeziea: grisea
- Egilea: Fr. 1838
- Jangarritasuna: Jangarria/Comestible
Deskribapen testua
Basidioma: 5-10 cm-ko Ø-ko txapela, haragitsua, globo formatik ganbil-zilbordunera, oliba-gris, gris urdinxka edo gris morexka kolorekoa. Kutikula apur bat bereizgarria.
Orriak: krema-okreak, adnatuak, urkilatuak, hauskorrak.
Hanka: 4-8 x 1-3 cm-koa, zilindrikoa, betetik harrora, zuria edo zertxobait morea.
Mamia: zuria, zapore gozoa eta usain suabea.
Mikroskopia: esporak krema ilunak jalkinean, elipsoidalak, garatxo kamutsekoak, 7-9 x 5-7 µm-koak.
Habitat: nahiko urria, koniferoen eta hostozabalen azpian.
Jateko balioa: jangarri ona.