Russula rosea
Herri izena
- Euskeraz: Gibelgorri hankagogorra
- Gazteleraz: Rúsula graciosa
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Russula
- Espeziea: rosea
- Egilea: Pers., 1796
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 4-11 cm-ko Ø-ko txapela, sasiglobo formatik laura. Ertz kamutsa eta leuna. Kutikula adnatua, belusatua, matea, karmin-gorria edo abrikot-horira koloregabetua.
Orriak: krema-zuriak, gris zikin koloreko islez amaieran, zabalak, apur bat gizenak, gorrixkak gandorrean.
Hanka: sasiiltze formakoa edo zilindrikoa, lausoduna, oso gogorra, zuria oin arrosaz edo erabat arrosa.
Mamia: gogorra, zuria, usain eta zapore mentolduna.
Mikroskopia: esporak obalak, sarekarak, 7-9 x 7-8 µm-koak.
Habitat: arrunta konifero eta hostozabaletan.
Jateko balioa: ez da jangarria.