Russula aurora
Herri izena
- Euskeraz: Gibelarrosa liraina
- Gazteleraz: Rúsula rosa
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Russula
- Espeziea: aurora
- Egilea: Krombh. 1836
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 4-10 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila, gero zabaldua, erdialdean zapaldua, arrosa zurbila, karmin-gorria, erdialdean marroi gorrixka edo krema-arrosara koloregabetua, argiagoa ertzean. Kutikula laua, ia osorik bereiz daitekeena, lirdingatsu samarra giro hezean.
Orriak: adnatuak, meheak, estutuak, hasieran zuriak eta gero krema kolore apalekoak.
Hanka: 4-8 x 1-2 cm-koa, zilindrikoa, hauskorra, zuria, ukitzean marroiz orbantzen dena.
Mamia: zuria, hasieran gogorra eta gero biguna, hauskorra. Zapore gozoa eta usaingabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, sasiglobo formakoak, garatxodunak edo sarekarak, 6,5-8,5 x 5,5-7 µm-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean hostozabalen basoetan, Fagusean batik bat. Tarteka koniferoen azpian atera daiteke.
Jateko balioa: jangarria.