Russula melliolens
Herri izena
- Euskeraz: Gibelgorriska eztiusainduna
- Gazteleraz: Rúsula de olor a miel
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Russula
- Espeziea: melliolens
- Egilea: Quél. 1898
- Jangarritasuna: Jangarria/Comestible
Deskribapen testua
Basidioma: 4-12 cm-ko Ø-ko txapela, trinkoa, hemisferikotik ganbil-laura. Kutikula bereizgarria, gorri iluna edo karmin-gorria orban ilunagoekin.
Orriak: krema kolorekoak, okrez orbanduak, askeak.
Hanka: 4-7 x 1-3 cm-koa, zilindrikoa edo apur bat loditua oinean, zuria, arre horixkaz orbandua.
Mamia: zuri horixka, ezti usaina eta zapore gozoa.
Mikroskopia: esporak krema argiak jalkinean, sasiglobo formakoak, garatxo txikiekin edo saretuak, 8-13 x 8-12 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean hostozabalen azpian.
Jateko balioa: ez da jangarria.