Russula maculata
Herri izena
- Euskeraz: Gibel-laranja orinduna
- Gazteleraz: Rúsula manchada
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Russula
- Espeziea: maculata
- Egilea: Quél. & Roze 1878
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 5-10 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikotik ganbilera, amaieran zabaldua. Kutikula lirdingatsua giro hezean, gorri-laranja edo gorri-okrea.
Orriak: askeak, hasieran krema kolorekoak, gero hori okrekarak herdoil koloreko orbanez.
Hanka: zilindrikoa, zuria, baina arrosaz tindatua ager daitekeena, herdoil-marroi kolorekoa oinean.
Mamia: zuria, hauskorra, fruta usaina eta zapore garratza.
Mikroskopia: esporak obalak, garatxodunak, 8-11 x 7-9,5 µm-koak.
Habitat: uda eta udazkenean hostozabalen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.