Lactarius romagnesii

Herri izena

  • Euskeraz:
  • Gazteleraz: Lactario de Romagnesi

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lactarius
  • Espeziea: romagnesii
  • Egilea: Bon 1979
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 3-10 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila, gero zabaldua eta zapaldua, amaieran inbutu formakoa. Ertz bildua, kizkurra edo gingilduna. Kutikula lehorra, matea, zimurra batez ere ertzean, belusatua, marroi-arrea gaztetan, eta gero, marroi iluna edo ia beltza.
Orriak: dekurrenteak, gutxi estutuak, hasieran krema-arrosa kolorekoak eta gero krema okrekarak.
Hanka: 4-8 x 1-2,5 cm-koa, zilindrikoa, mehetua oinean, laua, belusatua, txapelaren kolore berekoa, baina zurbilagoa batez ere goialdean.
Mamia: estutua, biguna, minutu gutxitan gorrixka jartzen dena. Usain apala eta atsegina, eta zapore garratz samarra. Latex zuria, aldaezina, poliki-poliki kolore gorrixka hartzen duena orrien gainean.
Mikroskopia: esporak sasiglobo formakoak, garatxodunak eta sarekarak, 7,5-9 x 6,5-8 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean hostozabalen basoetan ateratzen da, Fagusen azpian batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Lactarius romagnesii
Lactarius romagnesii
Lactarius romagnesii
Lactarius romagnesii
Lactarius romagnesii
Lactarius romagnesii

Microscopiak / Mikrofitxak

Lactarius romagnesii
Lactarius romagnesii

Bilketen mapa