Lactarius volemus
Herri izena
- Euskeraz: Esnatoa
- Gazteleraz: Lactario anaranjado
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Lactarius
- Espeziea: volemus
- Egilea: (Fr.) Fr. 1838
- Jangarritasuna: Jangarria/Comestible
Deskribapen testua
Basidioma: 5-12 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa, ganbiletik zabaldura, erdialdean zapaldua. Kutikula laua, matea, belusatua, lehorra, bereizezina, arre gorrixka edo laranjatua, giro lehorrean pitzatu ohi dena. Ertz bildua gaztetan.
Orriak: itsaskorrak, meheak, estutuak, krema kolorekoak eta okrekarak umotzean. Igurtzian ilundu egiten dira.
Hanka: 4-12 x 1-2,5 cm-koa, zilindrikoa, gogorra, betea, txapelaren kolore berekoa eta argiagoa muturrean.
Mamia: gogorra, trinkoa eta apurkorra, zuri horixka, minutu gutxitan iluntzen dena. Zapore gozoa eta itsaski usaina. Latex zuria, oso ugaria, arrexka lehortzean.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, sasiglobo formakoak, garatxodunak eta sarekarak, 8,5-11 x 8-10 µm-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean hostozabalen basoetan, Fagus eta Quercusen azpian batik bat.
Jateko balioa: kalitate gutxiko jangarria.