Cantharellus amethysteus

Herri izena

  • Euskeraz: Zizahoria
  • Gazteleraz: Rebozuelo

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Cantharellus
  • Espeziea: amethysteus
  • Egilea: (Quél.) Sacc. 1887
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Basidioma: 4-9 cm-ko Ø-ko txapela, hasieran ganbila, gero zabaldua eta zapaldua. Ertz laua, gingilduna eta kizkurra. Amatista koloreko geruza fineko kutikula, zartatzean ezkata itxura hartzen du azalak.
Himenoforoa: tolestura anastomosatuak, dekurrenteak, hori laranjatuak edo urre-horiak.
Hanka: zilindrikoa, betea, laua, puntan amaitzen dena.
Mamia: zuri horixka, usain eta zapore atsegina.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 8-10 x 5-6 µm-koak.
Habitat: udan eta udazkenean hostozabalen azpian.
Jateko balioa: jangarri ona.

Argazkiak

Cantharellus amethysteus
Cantharellus amethysteus
Cantharellus amethysteus
Cantharellus amethysteus
Cantharellus amethysteus
Cantharellus amethysteus

Microscopiak / Mikrofitxak

Cantharellus amethysteus

Bilketen mapa