Clavulinopsis fusiformis

Herri izena

  • Euskeraz: Txitxardin horia
  • Gazteleraz: Clavaria azufrada

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Clavulinopsis
  • Espeziea: fusiformis
  • Egilea: (Sowerby) Corner 1950
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz faszikulatuak, 5-12 cm-ko altuera eta 3-8 mm-ko lodierakoak, adarkatu gabeak, azal leunekoak, arrautza-hori edo sufre-hori kolorekoak, zilindrikoak edo zertxobait zapalduak, punta biribilduak.
Mamia: zurixka edo horixka, tinkoa, elastikoa, gaztetan betea, gero hutsa, zapore mikatza eta usain hautemanezina.
Mikroskopia: esporak sasiglobo formakoak, leunak, hialinoak, 6-9 x 5-8 µm-koak.
Habitat: udan eta udazkenean ateratzen da larreetako goroldio eta belar artean eta basoetako soilguneetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Clavulinopsis fusiformis
Clavulinopsis fusiformis
Clavulinopsis fusiformis
Clavulinopsis fusiformis
Clavulinopsis fusiformis
Clavulinopsis fusiformis

Bilketen mapa