Ramaria formosa

Herri izena

  • Euskeraz: Atzapar ederra
  • Gazteleraz: Clavaria elegante

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Ramaria
  • Espeziea: formosa
  • Egilea: (Pers.) Quél. 1888
  • Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa

Deskribapen testua

Basidioma: 10-25 cm-ko altuerako fruitu-gorputza, koralezko zuhaixka baten formakoa. Enbor sendoa, haragitsua, zuria oinean eta arrosa laranjatua gainerakoan. Adar ugari, luzangak, oso adarkatuak, izokin-arrosak, limoi-hori koloreko punta horzdunekin gaztetan. Esporak umotzean, karpoforo osoak tonu okrea hartzen du.
Mamia: zuria, hauskorra, usain arina eta zapore garratza.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, garatxodunak, 9-13 x 4,5-6 µm-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean hostozabalen basoetan, Fagusean batik bat.
Jateko balioa: toxikoa, tripak nahasten ditu.

Argazkiak

Ramaria formosa
Ramaria formosa
Ramaria formosa
Ramaria formosa

Microscopiak / Mikrofitxak

Ramaria formosa

Bilketen mapa