Peniophora lycii

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Peniophora
  • Espeziea: lycii
  • Egilea: (Pers.) Höhn. & Litsch. 1907
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari gogor itsatsia, nekez bereizten dena. 0,1-0,2 mm lodierako geruza mehe-mehea du eta hainbat cm-ko luzerako azalerak har ditzake. Gutxi mugatutako ertza.
Himenoforoa: laua, gris-lila edo urdin-morea. Gaztetan lauso zurixka du, baina zahartzean ez da hain nabaria.
Mamia: oso urria, ezko itxurakoa fresko dagoenean, gogorra eta pitzatua lehortzean. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, apur bat alantoideak, leunak, hialinoak, 9-13 x 3,5-5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan, hostozabalen eta zuhaixka batzuen egur hilean ateratzen da, hala nola Acer, Corylus, Crataegus, Fagus, Hedera, Ulex eta Rubusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Peniophora lycii
Peniophora lycii
Peniophora lycii
Peniophora lycii
Peniophora lycii
Peniophora lycii

Microscopiak / Mikrofitxak

Peniophora lycii
Peniophora lycii
Peniophora lycii
Peniophora lycii
Peniophora lycii

Bilketen mapa