Peniophora incarnata

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Peniophora
  • Espeziea: incarnata
  • Egilea: (Pers.) P. Karst. 1889
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari gogor itsatsia eta nekez bereizten dena. 0,2-0,5 mm-ko lodiera du eta hainbat cm-ko azalera nabarmenak hartzen ditu.
Himenoforoa: azal laua edo irregularki zimurra, adreilu kolorekoa edo gorri laranjatua. Ertz inguruan zerrenda zurixka du, ale gaztetan batik bat.
Mamia: mehea, trinkotasun kartilaginosoa gaztetan, larrukara eta pitzatua lehortzean. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikotik eliptikora, leunak, hialinoak, 7,5-9,5 x 3,5-4,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan hostozabalen eta beste zuhaixka batzuen egur hilean, Ulex, Frangula, Quercus, Clematis eta Fagusean batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Peniophora incarnata
Peniophora incarnata
Peniophora incarnata
Peniophora incarnata

Microscopiak / Mikrofitxak

Peniophora incarnata
Peniophora incarnata
Peniophora incarnata

Bilketen mapa