Peniophora cinerea

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Peniophora
  • Espeziea: cinerea
  • Egilea: (Pers.) Cooke 1879
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari gogor itsatsia eta nekez bereizten dena, hainbat cm-ko luzera eta 1 mm baino gutxiagoko lodiera. Azal edo himenoforo laua edo apur bat garatxoduna, matea, gris urdinxka edo gris-lila, zahartzean gris argira zurbiltzen dena.
Mamia: oso urria, biguna eta ezkokara gaztetan, lehortzean zarakar gogorrekoa eta zeharo pitzatua. Ertz zehaztugabea gaztetan eta ongi mugatua zahartzean. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan arrosa zurbilak, leunak, zilindrikoak, alantoideak, hialinoak, 7,5-9 x 3-3,5 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan, hostozabalen egur hilean ateratzen da, azala izan ala ez. Fagus, Quercus eta Corylusean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Peniophora cinerea
Peniophora cinerea
Peniophora cinerea
Peniophora cinerea
Peniophora cinerea

Microscopiak / Mikrofitxak

Peniophora cinerea
Peniophora cinerea
Peniophora cinerea

Bilketen mapa