Xenasma tulasnelloideum

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Xenasma
  • Espeziea: tulasnelloideum
  • Egilea: (Höhn. & Litsch.) Donk 1957
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari gogor itsatsia eta nekez bereizten dena, 1 mm baino gutxiagoko lodierako geruza fin batek eratua eta hainbat cm-ko luzerako azalerak har ditzakeena. Gutxi mugatutako ertza.
Himenoforoa: azal laua edo sarekara, zuri grisaxka kolore irregularrekoa.
Mamia: oso urria, zurixka, trinkotasun ezkokara fresko dagoenean eta gogorra lehortzean. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, elipsoidalak, meheki garatxodunak, 4-6 x 3,5-5 µm-koak.
Habitat: urria, urte osoan ateratzen da azalik gabeko hostozabalen egur hilean, hala nola Quercus, Acer, Ulex, Erica eta Eucalyptusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Xenasma tulasnelloideum
Xenasma tulasnelloideum
Xenasma tulasnelloideum
Xenasma tulasnelloideum

Microscopiak / Mikrofitxak

Xenasma tulasnelloideum
Xenasma tulasnelloideum
Xenasma tulasnelloideum

Bilketen mapa