Coniophora puteana
Herri izena
- Euskeraz: Mukiazal berde oliba
- Gazteleraz: Coniofora de los pozos
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Coniophora
- Espeziea: puteana
- Egilea: (Schumach.) P. Karst. 1868
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: azpikoz goratutako fruitu-gorputza, egurrezko substratuari itsatsia, trinkotasun minzkara. Estaldura txiki biribilduek eratzen dute. Gero, elkartzen eta bat egiten dute azalera irregularrak eratuz.
Himenoforoa: lausoduna, kizkurra, garatxoduna, krema koloretik oliba-okrera edo oliba-arrera. Ertz zerrendaduna eta zuria edo zuri horixka.
Mikroskopia: esporak obalak, leunak, marroiak, 10-13 x 7-8 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan, hostozabalen eta koniferoen egur hilean.
Jateko balioa: ez da jangarria.