Hymenochaete cinnamomea

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Hymenochaete
  • Espeziea: cinnamomea
  • Egilea: (Pers.) Bres. 1897
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, substratuari osorik eta gogor itsatsia, hainbat cm luze eta 0,2-1 mm lodi den geruza fina eratzen duena. Ertz zehaztugabea eta apur bat zerrendaduna.
Himenoforoa: himenioko azala laua, matea eta minzkara da, herdoil edo kanela okrekara kolorekoa.
Mamia: urria, minzkara, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora eliptiko-zilindrikoak, leunak, hialinoak, zenbaitetan gutuladunak, 5-7,5 x 2-3 µm-koak.
Habitat: espezie urria, urte osoan ateratzen da hostozabalen egur hilean, Fagus, Quercus eta Corylusean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Hymenochaete cinnamomea
Hymenochaete cinnamomea
Hymenochaete cinnamomea
Hymenochaete cinnamomea
Hymenochaete cinnamomea
Hymenochaete cinnamomea

Microscopiak / Mikrofitxak

Hymenochaete cinnamomea
Hymenochaete cinnamomea

Bilketen mapa