Hymenochaete rubiginosa

Herri izena

  • Euskeraz: Azalilun iraunkorra
  • Gazteleraz:

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Hymenochaete
  • Espeziea: rubiginosa
  • Egilea: (Dicks.) Lév. 1846
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua edo efusu-erreflexua, 1-5 cm-ko luzera eta 0,5-1 mm-ko lodiera, substratuari gutxi itsatsia eta erraz bereizten dena. Barrualdea zerrenda zentrokideek markatzen dute, marroi gorrixkak edo marroi ilunak eta ia beltzak zahartzean. Ertz bihurria edo kizkurra eta hori argia.
Himenoforoa: himenioko azal laua, matea, apur bat iletsua edo belusatua lupaz begiratuta, marroi gorrixka.
Mamia: mehea, marroi burdintsua, trinkotasun larrukara eta zaila. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora eliptikoak, leunak, hialinoak edo apur bat horixkak mikroskopioan, 4,5-6 x 2,5-3 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan azalik gabeko hostozabalen egur hilean, Castanea eta Quercusean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Hymenochaete rubiginosa
Hymenochaete rubiginosa
Hymenochaete rubiginosa
Hymenochaete rubiginosa
Hymenochaete rubiginosa
Hymenochaete rubiginosa
Hymenochaete rubiginosa

Microscopiak / Mikrofitxak

Hymenochaete rubiginosa
Hymenochaete rubiginosa
Hymenochaete rubiginosa

Bilketen mapa