Fuscoporia ferruginosa

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Fuscoporia
  • Espeziea: ferruginosa
  • Egilea: (Schrad.) Murrill, 1907
  • Jangarritasuna:

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua erabat, iraunkorra, substratuari zeharo itsatsia, azalera nahiko handiak har ditzakeena, 1 cm arteko lodierakoa, marroi horixka edo marroi gorrixka kolorekoa. Ertz garbiki mugatua.
Himenoforoa: poro txikitan amaitutako 1-8 mm-ko luzerako hodiak. Poro txikiak, biribilak, irregularrak eta marroiak; 5-8 poro mm-ko.
Mamia: gogorra eta larrukara, marroi horixka kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, leunak, hialinoak, zenbaitetan gutuladunak, 4,5-5,5 x 3-4 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan hostozabalen egur hilean, Alnus, Corylus, Fagus, Salix eta Crataegusean gehien bat. Tarteka koniferoetan atera daiteke.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Fuscoporia ferruginosa
Fuscoporia ferruginosa
Fuscoporia ferruginosa
Fuscoporia ferruginosa

Microscopiak / Mikrofitxak

Fuscoporia ferruginosa
Fuscoporia ferruginosa
Fuscoporia ferruginosa

Bilketen mapa