Lentinus brumalis
Herri izena
- Euskeraz: Neguko onddo-ardagaia
- Gazteleraz: Políporo de invierno
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Lentinus
- Espeziea: brumalis
- Egilea: (Pers.) Zmitr. 2010
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 2-8 cm-ko Ø-ko txapela, ganbila, gero laua, zapaldua erdialdean, inkurbatua eta mehea ertzean, arre gorrixka edo horixka. Kutikula bereizgarria, meheki ileduna eta ezkataduna.
Hodiak: motzak, dekurrenteak, hasieran zuriak eta gero horixkak. Poro txikiak, biribilak edo luzangak, gaztetan zuriak eta gero krema kolorekoak.
Hanka: zilindrikoa, gogorra, erdikoa edo eszentrikoa, ilaunduna edo ezkataduna, gris-marroia edo horixka, txapela baino argiagoa.
Mamia: zuria, gogorra, oso larrukara. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, zilindrikoak, leunak, hialinoak, gutuladunak, 6-8 x 2-2,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta neguan eta udaberrian, eta bakanagoa udan eta udazkenean. Hostozabal anitzen egur hilean ateratzen da, hala nola Fagus, Quercus eta Corylusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.