Laetiporus sulphureus

Herri izena

  • Euskeraz: Ardagai horia
  • Gazteleraz: Políporo azufrado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Laetiporus
  • Espeziea: sulphureus
  • Egilea: (Bull.) Murrill 1920
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, espatula edo zirkulerdi formakoa. Gainezarritako hainbat txapelek 50 cm zabal eta 6 cm lodi izan daitekeen gorputz irregularra eratzen dute. Azal kizkurra, limoi-hori edo laranja bizi kolorekoa, zurbilagoa zahartzean.
Himenoforoa: hodi motzen eta poro txiki, biribil edo angeludunen geruza batek eratua, 3-4 poro mm-ko, sufre-hori bizia, askotan tanta urtsu horixkak isurtzen dituena.
Mamia: zurixka, biguna gaztetan, gogorra eta egurkara zahartzean, zapore garraztua eta usain sarkor atsegina.
Mikroskopia: esporak piloan zuri horixkak, eliptikoak, leunak, hialinoak, gutuladunak, 5-6,5 x 3,5-4,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udaberritik udazken amaiera arte, hostozabalen egur bizi edo hilaren bizkarroia da, batez ere Quercus eta Castanean; erabat ihartzen ditu.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Laetiporus sulphureus
Laetiporus sulphureus
Laetiporus sulphureus
Laetiporus sulphureus
Laetiporus sulphureus
Laetiporus sulphureus
Laetiporus sulphureus
Laetiporus sulphureus

Microscopiak / Mikrofitxak

Laetiporus sulphureus
Laetiporus sulphureus
Laetiporus sulphureus
Laetiporus sulphureus
Laetiporus sulphureus

Bilketen mapa