Antrodia heteromorpha

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Antrodia
  • Espeziea: heteromorpha
  • Egilea: (Fr.) Donk 1966
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, azpikoz goratua edo efusu-erreflexua, krema-zuria, 3 cm-ko zabalera eta 10 cm-ko luzera.
Poroak: angeludunak eta luzangak, 1-2 poro mm-ko, krema-zuria.
Mamia: elastikoa eta larrukara, zuria, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, hialinoak, 10-14 x 5-7 µm-koak.
Habitat: urte osoan, batik bat koniferoen egur hilean ateratzen da, eta noiz edo noiz hostozabaletan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Antrodia heteromorpha
Antrodia heteromorpha
Antrodia heteromorpha

Microscopiak / Mikrofitxak

Antrodia heteromorpha

Bilketen mapa