Cerrena unicolor

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Cerrena
  • Espeziea: unicolor
  • Egilea: (Bull.) Murrill 1903
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, azpikoz goratua edo efusu-erreflexua, teilakatua, talde handiak eratzen dituena. Txapelaren azala ile latzez estalia dago, zuria ertzean eta gris-arrea edo marroia gainerakoan.
Poroak: luzangak, bihurriak eta labirintikoak, zuriak txapelaren ertz ondoan, gainerakoan marroi grisaxkak.
Mamia: grisaxka, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 5-7 x 3-3,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta, urte osoan ateratzen dira hostozabalen egurrean, Fagus eta Quercusean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Cerrena unicolor
Cerrena unicolor
Cerrena unicolor
Cerrena unicolor
Cerrena unicolor
Cerrena unicolor

Microscopiak / Mikrofitxak

Cerrena unicolor

Bilketen mapa