Lenzites betulinus

Herri izena

  • Euskeraz: Ardagai mehea
  • Gazteleraz: Lenzites del abedul

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lenzites
  • Espeziea: betulinus
  • Egilea: (L.) Fr. 1838
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, giltzurrun edo zirkuluerdi formakoa, 5-12 cm-ko Ø eta 1 cm arteko lodiera. Azal ilelatza, ilupaduna edo belusatua, zona zentrokideak dituena, krema-zuria, grisaxka edo arre gorrixka. Zenbaitetan likenek estaltzen dute, kolore berdexka emanez.
Himenoforoa: erradialki jarritako orri lodiek eratua, gutxi estutuak eta batzuetan ia tartekatuak, anastomosatuak, zurixkak edo krema grisaxkak.
Mamia: haritsua, larrukara, zaila, zurixka, orriak baino argiagoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan krema zurbilak, eliptikotik zilindrikora, leunak, hialinoak, apur bat kakotuak, 4,5-6,5 x 2-3 µm-koak.
Habitat: oso espezie arrunta urte osoan, hostozabalen egurrean ateratzen da batez ere. Oso gutxitan koniferoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Lenzites betulinus
Lenzites betulinus
Lenzites betulinus
Lenzites betulinus
Lenzites betulinus
Lenzites betulinus

Microscopiak / Mikrofitxak

Lenzites betulinus
Lenzites betulinus

Bilketen mapa