Trametes versicolor

Herri izena

  • Euskeraz: Larruki koloreanitza
  • Gazteleraz: Yesquero de varios colores

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Trametes
  • Espeziea: versicolor
  • Egilea: (L.) Lloyd 1920
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, 3-10 cm-ko Ø eta 1-4 mm-ko lodiera, zirkuluerdi edo oskol formakoa, txapel teilakatuen multzoak eratzen dituena. Azal iletsua, distiratsua giro lehorrean, kolore askotako zona zentrokideak dituena, hala nola zurixkak, arrexkak, urdin ilunak edo beltzak. Ertz kizkurra.
Hodiak: zuriak, gero krema horixkak, motzak. Poro oso txikiak, biribilak eta hodien kolore berekoak.
Mamia: zuria, larrukara, mehea. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan krema-zuriak, zilindrikoak, leunak, hialinoak, gutxi kakotuak, 6-8 x 2-2,5 µm-koak.
Habitat: oso espezie arrunta urte osoan, koniferoen, hostozabalen eta beste landare batzuen egur hilean ateratzen da.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Trametes versicolor
Trametes versicolor
Trametes versicolor
Trametes versicolor
Trametes versicolor
Trametes versicolor

Microscopiak / Mikrofitxak

Trametes versicolor
Trametes versicolor
Trametes versicolor

Bilketen mapa