Skeletocutis amorpha

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Skeletocutis
  • Espeziea: amorpha
  • Egilea: (Fr.) Kotl. & Pouzar 1958
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, azpikoz goratutik efusu-erreflexura, gutxi-asko teilakatua. Azal kontzentrikoki zonaduna, ilupaduna eta zurixka.
Poroak: hasieran zuriak, handitu ahala kolorea aldatzen zaie horixkatik laranjatura, eta baita izokin kolorera ere. Bi geruzek osatutako bilbea, azpikoa gelatinakara eta goikoa ilupaduna.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, hialinoak, 3-5 x 1-1,5 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean, koniferoen egur hilean, Pinus eta Picean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Skeletocutis amorpha
Skeletocutis amorpha
Skeletocutis amorpha
Skeletocutis amorpha

Bilketen mapa