Gloeophyllum sepiarium
Herri izena
- Euskeraz: Hesola-ardagaia
- Gazteleraz: Yesquero de las cercas
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Gloeophyllum
- Espeziea: sepiarium
- Egilea: (Wulfen) P. Karst. 1882
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: oskol edo haizemaile formako fruitu-gorputza, laua edo zertxobait ganbila, zonaduna eta kontzentrikoki ildaskatua, marroi-hori iluna. Ertzean zerrenda bat du, hori laranjatu argi kolorekoa.
Orriak: estutuak, meheak, erradialki jarriak, ertzaren kolore berekoak.
Mamia: gogorra, larrukara, marroi gorrixka.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, hialinoak, 8,5-11 x 3-4,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan koniferoen egur hilean, Pinus, Larix eta Picean batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.