Schizophyllum commune

Herri izena

  • Euskeraz: Ardagaitxoa
  • Gazteleraz: Esquizófilo común

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Schizophyllum
  • Espeziea: commune
  • Egilea: Fr. 1821
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, oskol, haizemaile edo giltzurrun formakoa. Azal ilupaduna, ile kizkur zurixkez estalia, grisaxka edo gris-arrosa. Ertz inkurbatua, oxkarduna, gingilduna.
Orriak: haizemaile eran jarriak, gutxi estutuak, aho bikoak, gris-arrosa kolorekoak, zuriak gandorrean.
Mamia: gogorra, larrukara, usain arina eta zapore atsegina.
Mikroskopia: esporak zilindrikoak, hialinoak, 5,5-7 x 1,5-2,5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan hostozabalen eta koniferoen egur hilean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Schizophyllum commune
Schizophyllum commune
Schizophyllum commune
Schizophyllum commune

Microscopiak / Mikrofitxak

Schizophyllum commune

Bilketen mapa