Auricularia mesenterica
Herri izena
- Euskeraz: Mukibelarri zonatua
- Gazteleraz: Tremella mesentérica
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Auricularia
- Espeziea: mesenterica
- Egilea: (Dicks.) Pers. 1822
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 5-10 cm-ko Ø-ko karpoforo hankagabea, belarri edo hosto formakoa, goialdean gune zentrokideak dituena, belusatua, errauts-grisa edo arrea. Barrualde zainduna, hasieran purpura-grisak eta gero arre-moreak diren tolesturak dituena.
Himenoforoa: laua, karpoforoaren barrualdeko azalera estaltzen du.
Mamia: zurixka eta mehea, gelatinakara giro hezean eta larrukara giro lehorrean, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, zilindrikoak, alantoideak, leunak, hialinoak, 14-20 x 5-7 µm-koak.
Habitat: nahiko arrunta urte osoan hostozabalen egur hilean, Fagus, Ulmus, Acer eta Fraxinusean gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.