Exidia glandulosa
Herri izena
- Euskeraz: Mukiziza beltza
- Gazteleraz: Exidia glandulosa
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Exidia
- Espeziea: glandulosa
- Egilea: (Bull.) Fr. 1822
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: fruitu-gorputza azpikoz goratua, substratuari gogor itsatsia, forma irregularra eta trinkotasun gelatinakara, gingilduna eta tolesduna, 5-30 cm-ko luzera eta 0,5-1,5 cm-ko lodiera. Ongi mugatutako ertza.
Himenoforoa: himenioaren azala tolesduna eta kizkurra da, garun formakoa zenbaitetan, guruineko puntu edo garatxo txikiak dituena, beltza edo marroi belzkara kolorekoa. Laua eta distiratsua giro hezean eta lauso zuri batez estalia giro lehorrean.
Mamia: marroi belzakara, urria, gelatinakara eta biguna. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: espora zilindrikoak, alantoideak, leunak, hialinoak, zenbaitetan gutuladunak, 10-14 x 4-5 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan, hostozabalen egur hilean ateratzen da, hala nola Fagus, Quercus, Alnus, Salix eta Fraxinusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.