Naematelia encephala

Herri izena

  • Euskeraz: Mukiziza garuna
  • Gazteleraz: Tremella cerebriforme

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Naematelia
  • Espeziea: encephala
  • Egilea: (Willd.) Fr. 1818
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, substratuari zuzenean itsatsia, 2-6 cm-ko luzera eta 1-3 cm-ko altuera, gutxi-asko globo formakoa, garun itxurakoa oso sakonak ez diren zimurrekin, hasieran krema kolorekoa, amaieran krema arrosakara eta apur bat arrexka.
Himenoforoa: laua, matea edo apur bat distiratsua. Karpoforoaren azalera osoa estaltzen du.
Mamia: zurixka edo arrosakara, zeharrargia, trinkotasun biguna, elastikoa eta gelatinakara duena. Barruko gunea zuria, sendoa eta gogorra da.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, globo edo sasiglobo formakoak, gutula txikikoak, leunak, hialinoak, 9-11 x 7,5-9 µm-koak.
Habitat: oso arrunta urte osoan koniferoen egur hilean, hala nola Pinus, Larix eta Picean. Stereum sanguinolentumen bizkarroia ere izan daiteke.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Naematelia encephala
Naematelia encephala
Naematelia encephala
Naematelia encephala
Naematelia encephala
Naematelia encephala

Microscopiak / Mikrofitxak

Naematelia encephala
Naematelia encephala
Naematelia encephala

Bilketen mapa