Mutinus caninus

Herri izena

  • Euskeraz: Txakur-zakila
  • Gazteleraz: Falo perruno

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Mutinus
  • Espeziea: caninus
  • Egilea: (Huds.) Fr. 1849
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: globo formakoa, 1-3 cm-ko Ø, zuria. Sasiestipite zilindrikoa, hutsa, estutua behealdean, 6-12 x 1-1,5 cm-koa, harrotua, zuria ia luzera osoan, baina izokin kolorekoa amaieran, gleba gelatinakara eta lirdingatsua dagoen lekuan.
Bolba: zuria, arrautza txiki edo zaku formakoa. Puskatzean hankaren oinean geratzen da osorik.
Mamia: oso hauskorra, usain txar samarrekoa.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 4-5 x 1,5-2,5 µm-koak.
Habitat: arrunta koniferoen eta hostozabalen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Mutinus caninus
Mutinus caninus
Mutinus caninus
Mutinus caninus
Mutinus caninus
Mutinus caninus

Bilketen mapa