Phallus impudicus

Herri izena

  • Euskeraz: Etsai-zakila
  • Gazteleraz: Falo hediondo

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Phallus
  • Espeziea: impudicus
  • Egilea: L. 1753
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: arrautza formakoa, 4-8 cm-ko Ø, zuria, oinean errizomorfoa duena. Peridio laua, mehea, barrualdean geruza gelatinakara duena. Sasiestipite zilindrikoa, 10-20 x 1-3 cm-koa, zuria, harroa, hutsa. 2-4 cm-ko altuerako trenkada, albeolatua eta sarekara, muturrean zulatua, berde belzkara koloreko ore gelatinakara batek estalia. Glebak, gizakientzat erabat kirastua denak, euliak eta beste intsektu batzuk erakartzen ditu.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, bigutuladunak, 4-5 x 1,5-2 µm-koak.
Habitat: arrunta koniferoen eta hostozabalen basoetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Phallus impudicus
Phallus impudicus
Phallus impudicus
Phallus impudicus

Bilketen mapa