Crucibulum laeve

Herri izena

  • Euskeraz: Habia horia
  • Gazteleraz: Crucíbulo común

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Crucibulum
  • Espeziea: laeve
  • Egilea: (Huds.) Kambly 1936
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 5-10 mm-ko altuerako fruitu-gorputza, kopa edo kriseilu formakoa, lodiera eta tinkotasun desberdineko bi geruzek osatua. Gaztetan limoi-hori kolore ederreko epifragma batez estalia. Umotzean hura erori, eta agerian geratzen dira esporak gordetzen dituzten 8-15 peridiolo lentikular lehorrak, zuriak edo krema horixka kolorekoak. Barrualdea laua da.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 7-10 x 3,5-5 µm-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean hainbat zuhaitzetako egur hilean eta landare askoren hondarretan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Crucibulum laeve
Crucibulum laeve
Crucibulum laeve
Crucibulum laeve

Microscopiak / Mikrofitxak

Crucibulum laeve

Bilketen mapa