Cyathus striatus

Herri izena

  • Euskeraz: Habia ildaskatua
  • Gazteleraz: Ciato estriado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Cyathus
  • Espeziea: striatus
  • Egilea: (Huds.) Willd. 1787
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 7-15 mm-ko altuerako fruitu-gorputza, alderantzizko kanpai formakoa. Gaztetan epifragma zurixka batez estalia. Umotzean hura erori, eta agerian geratzen da barrualdea, luzeka ildaskatua eta arre grisaxka. Peridioloak lauak, zurixkak eta dilista formakoak dira eta barruan esporak dituzte. Kanpoaldea arre ilun koloreko ile kizkurrez osatua da.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 15-20 x 8-11 µm-koak.
Habitat: arrunta udaberrian eta udazkenean egur hilean, landareen hondarretan edo hosto usteletan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Cyathus striatus
Cyathus striatus
Cyathus striatus
Cyathus striatus
Cyathus striatus
Cyathus striatus

Microscopiak / Mikrofitxak

Cyathus striatus

Bilketen mapa