Bovista plumbea

Herri izena

  • Euskeraz: Astaputz berunkara
  • Gazteleraz: Bejín plomizo

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Bovista
  • Espeziea: plumbea
  • Egilea: Pers. 1796
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: globo formakoa, hankagabea, 1-5 cm-ko Ø. Exoperidio hauskorra, freskoan apurkorra, elur-zuri kolorekoa, zertxobait zimurtua. Endoperidio mehea, laua, berun-grisa, zulo edo estoma txikia duena muturrean. Esporek osatutako gleba zuria, gero horixka eta amaieran oliba-arrea eta hauts itxurakoa.
Mikroskopia: esporak sasiglobo formakoak, leunak edo garatxo finekoak, arreak, gutuladunak, 4-6 x 4-5 µm-koak, 12 µm luze izan daitekeen pedizelo hialinoa dutenak.
Habitat: oso arrunta larre eta soroetan urte osoan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Bovista plumbea
Bovista plumbea
Bovista plumbea
Bovista plumbea
Bovista plumbea

Microscopiak / Mikrofitxak

Bovista plumbea
Bovista plumbea

Bilketen mapa