Lycoperdon pyriforme
Herri izena
- Euskeraz: Astaputz udarekara
- Gazteleraz: Bejín piriforme
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Lycoperdon
- Espeziea: pyriforme
- Egilea: Schaeff. 1774
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 2-4 cm-ko Ø-ko karpoforoa, udare edo bonbila formakoa. Krema edo okre argi koloreko exoperidioa, laua hasieran eta gero garatxodun samarra, garatxo txiki erorkorrez eratua. Endoperidio minzkara, mehea, zaila, hasieran zurixka, gero arre horixka.
Gleba: hasieran zuria, gero hori berdexka edo arre olibakara, usain txarrekoa.
Mikroskopia: esporak biribilak, leunak, gutuladunak, 3,5-5,5 µm-koak.
Habitat: arrunta udan eta udazkenean hostozabalen egur hilean, taldeka edo soropildua ateratzen da.
Jateko balioa: ez da jangarria.