Lycoperdon mammiforme

Herri izena

  • Euskeraz: Astaputz gonaduna
  • Gazteleraz: Pedo de lobo

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Lycoperdon
  • Espeziea: mammiforme
  • Egilea: Pers. 1801
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: udare formakoa, 2-5 cm-ko Ø eta 4-8 cm-ko altuera, errezel irintsu eta trinko batez estalia. Gero, handitzean, errezela urratu eta horren hondarrak xafla poligonal edo maluta zuri itxuraz geratzen dira beix-arrosa edo kafesne kolore argiko endoperidioaren gainean, denbora batez. Gleba zuria eta tinkoa gaztetan, gero oliba-arre kolorekoa eta amaieran arre iluna.
Mikroskopia: esporak globo formakoak, arantzadunak, 4-5 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean, hostozabalen basoetan, Fagus eta Quercusen azpian batik bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Lycoperdon mammiforme
Lycoperdon mammiforme
Lycoperdon mammiforme
Lycoperdon mammiforme
Lycoperdon mammiforme

Microscopiak / Mikrofitxak

Lycoperdon mammiforme
Lycoperdon mammiforme
Lycoperdon mammiforme

Bilketen mapa