Cordyceps militaris

Herri izena

  • Euskeraz: Beldar mazoa
  • Gazteleraz: Hongo de la procesionaria

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Cordyceps
  • Espeziea: militaris
  • Egilea: (L.) Fr. 1818
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: irregularki zilindrikoa den iltze formako karpoforo batek eratutako fruitu-gorputza, 1-6 cm-ko altuera eta 0,5-1 cm-ko Ø. Himenoforo edo azal zimurtsua, gorri bizia edo laranja, peritezioetako irekiduren poro txikiek zulatua bezala ageri da eta esporak hortik kanporatzen dira.
Hanka: antzua, zilindrikoa, laua, okre-laranja kolorekoa.
Mamia: hauskorra, haritsua, hori-laranja estroman eta okre-laranja hankan. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak harikarak, trenkaden parean puskatzen dira elementu zilindrikoak sortuz, leunak, hialinoak, 4-6 x 1-1,5 µm-koak.
Habitat: aski arrunta udan eta udazkenean pinudien inguruko lurzoru hareatsuetan, pinuaren Thaumetopoea pityocampa pinu beldarrean eta lurpeko beste beldar batzuetan bizi da, bizkarroi modura.

Argazkiak

Cordyceps militaris
Cordyceps militaris
Cordyceps militaris
Cordyceps militaris
Cordyceps militaris

Microscopiak / Mikrofitxak

Cordyceps militaris
Cordyceps militaris
Cordyceps militaris
Cordyceps militaris

Bilketen mapa