Melogramma bulliardii

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Melogramma
  • Espeziea: bulliardii
  • Egilea: Tul. & C. Tul. 1863
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, gris belzkaratik marroi belzkarara koloreko estromek eratua, disko forma irregularrekoa, 2-3 mm-ko Ø eta 1 mm inguruko lodiera. Estroma substratuaren barruan dago eta albo batean geratzen den azala hausten du kanporatzeko. Azal edo himenoforo garatxoduna, ale gaztetan puntu beltz batez markatutako ostioloen eraginez. Estroman sartutako peritezioak beltzak, globo formakoak eta 0,2-0,3 mm-ko Ø-koak dira.
Mamia: urria, gogorra. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak zilindrikotik fusiformera, leunak, gutuladunak, 3 trenkada eta 4 zelula dituztenak, erdiko biak marroi argiak eta muturrekoak hialinoak, 30-48 x 5-6 µm-koak.
Habitat: udaberriko espeziea, urria, hostozabalen egur hilean ateratzen da, hala nola Corylus, Betula eta Carpinusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Melogramma bulliardii
Melogramma bulliardii
Melogramma bulliardii
Melogramma bulliardii
Melogramma bulliardii

Microscopiak / Mikrofitxak

Melogramma bulliardii
Melogramma bulliardii
Melogramma bulliardii
Melogramma bulliardii
Melogramma bulliardii

Bilketen mapa