Cudoniella acicularis
Datu zientifikoak
- Klasea: Ascomycota
- Generoa: Cudoniella
- Espeziea: acicularis
- Egilea: (Bull.) J. Schröt. 1893
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Askoma: 1-5 mm-ko Ø-ko fruitu-gorputza. Kanpoko azala laua da, zuria gaztetan eta grisaxka edo arrexka gero zahartzean.
Hanka: zilindrikoa, zuria, 2-10 x 1-2 mm-koa.
Mikroskopia: esporak irregularki fusiformeak, leunak, hialinoak, gutularik gabeak eta zenbaitetan trenkada erdian dutenak, 14-22 x 4-5 µm-koak.
Habitat: arrunta irailetik urrira egur ustel eta hezearen azpialdean; batez ere, Quercusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.