Cheilymenia fimicola
Datu zientifikoak
- Klasea: Ascomycota
- Generoa: Cheilymenia
- Espeziea: fimicola
- Egilea: (De Not. & Bagl.) Dennis 1978
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, 2-6 mm-ko Ø, hasieran konkaboa, gero lautua edo disko formakoa. Barrualde edo himenoforo laua eta hori laranjatua. Kanpoalde antzua, argiagoa eta ile arrexkek estalita erabat; ileak are nabarmenagoak dira ertzetan.
Mamia: urria, biguna, hori-laranja. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, leunak, hialinoak, gutularik gabeak, 15-18 x 8-12 µm-koak.
Habitat: oso espezie arrunta urte osoan, ale askoko taldetan ateratzen da animalien gorotzetan; batik bat, behienetan.
Jateko balioa: ez da jangarria.