Geopyxis majalis
Datu zientifikoak
- Klasea: Ascomycota
- Generoa: Geopyxis
- Espeziea: majalis
- Egilea: (Fr.) Sacc. 1889
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Askoma: fruitu-gorputz hankagabea edo hanka motzekoa, hasieran globo formakoa, gero kopa formakoa eta amaieran laua, 0,5-2 cm-ko Ø. Barruko azala edo himenoforoa laua eta hori laranjatua da, zertxobait gingilduna eta horzduna ertzean. Kanpoko azala argiagoa, zahiduna eta irintsua da.
Mamia: urria, hauskorra, laranjatua. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak elipsoidalak, leunak, hialinoak, 14-17 x 7-10 µm-koak.
Habitat: oso espezie bakana gure eskualdean, udaberritik udazkenera leku hezeetan ateratzen da hostozabalen basoetako soilguneetan, belar eta goroldioarekin batera.
Jateko balioa: ez da jangarria.