Jackrogersella cohaerens

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Jackrogersella
  • Espeziea: cohaerens
  • Egilea: (Pers.) Y.M.Ju, J.D.Rogers & H.M.Hsieh, 2005
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, estroma hemisferiko edo globo formako irregular batek osatua, 1,5-5 mm-ko Ø eta 1-4 mm-ko lodiera, isolatua baina tarteka beste batzuekin bat egiten duena, marroi gorrixka gaztetan eta marroi belzkara tonu purpurekin zahartzean. Itxura garatsua duen azala edo himenoforoa 10 eta 50 ostiolo papilatuek osatzen dute. Barruan peritezioak daude, beltzak, globo formatik oboidera eta 0,4-0,6 mm-ko Ø-koak.
Mamia: gogorra, hauskorra, beltza, ikatz itxurakoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak irregularki eliptikoak, alde batetik lautuak, marroiak, leunak, gutuladunak, luzetarako ernetze porodunak, 9-12 x 4-5 µm-koak.
Habitat: espezie arrunta urte osoan, Fagusen egur hilean ateratzen da, azala izan ala ez.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Jackrogersella cohaerens
Jackrogersella cohaerens
Jackrogersella cohaerens

Microscopiak / Mikrofitxak

Jackrogersella cohaerens

Bilketen mapa