Biscogniauxia nummularia

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Biscogniauxia
  • Espeziea: nummularia
  • Egilea: (Bull.) Kuntze 1891
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: gaztetan marroia eta zahartzean beltza den estroma batek osatutako fruitu-gorputza, matea, xafla biribildu edo luzanga moduan hedatzen dena, 0,5-3 cm-ko Ø eta 0,5-1 mm-ko lodiera isolatua dagoenean. Beste batzuekin elkartuta azalera handiagoak eta forma irregularrak eratzen ditu, substratuari erabat itsatsita dago eta nekez bereizten da. Azala edo himenoforoa pikorduna edo puntuduna da, ostioloen eraginez. Peritezioak estromaren azalaren azpian daude, globo formakoak eta beltzak dira, eta 0,2-0,4 mm-ko Ø dute.
Mamia: hauskorra, gogorra, beltza, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikotik sasiglobo formara, leunak, marroiak, gutuladunak, luzetarako ernetze porodunak, 10-14 x 6-9 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan Fagusen egur hilean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Biscogniauxia nummularia
Biscogniauxia nummularia
Biscogniauxia nummularia
Biscogniauxia nummularia
Biscogniauxia nummularia

Microscopiak / Mikrofitxak

Biscogniauxia nummularia
Biscogniauxia nummularia
Biscogniauxia nummularia

Bilketen mapa