Biscogniauxia mediterranea

Datu zientifikoak

  • Klasea: Ascomycota
  • Generoa: Biscogniauxia
  • Espeziea: mediterranea
  • Egilea: (De Not.) Kuntze 1891
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Askoma: estroma beltz batek eratutako fruitu-gorputza, 1-2 mm-ko lodiera eta luzera aldakorra substratuaren formaren arabera, xafletan hedatzen dena, substratuari tinko itsatsia eta nekez bereizten dena. Azala edo himenoforoa garatxoduna edo puntuduna da, ostioloen papila terminalen eraginez. Peritezioak estromaren barruan daude, beltzak eta globo formakoak dira eta 0,4-0,5 mm-ko Ø dute.
Mamia: hauskorra, gogorra, egur ikatzaren kolorea eta trinkotasuna duena. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, leunak, marroi ilunak, gutuladunak, luzetarako ernetze porodunak, 16-24 x 7-10 µm-koak.
Habitat: urria, urte osoan ateratzen da hostozabalen egur hilean, hala nola Fagus, Quercus, Corylus eta Castanean.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Biscogniauxia mediterranea
Biscogniauxia mediterranea
Biscogniauxia mediterranea
Biscogniauxia mediterranea
Biscogniauxia mediterranea
Biscogniauxia mediterranea
Biscogniauxia mediterranea

Microscopiak / Mikrofitxak

Biscogniauxia mediterranea
Biscogniauxia mediterranea
Biscogniauxia mediterranea

Bilketen mapa