Rosellinia corticium
Datu zientifikoak
- Klasea: Ascomycota
- Generoa: Rosellinia
- Espeziea: corticium
- Egilea: (Schwein.) Sacc. 1882
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, globo edo sasiglobo formakoa, 0,8-1,5 mm-ko Ø, arre morexka koloreko hifen subiculum ugari eta iraunkor baten gainean finkatua. Azal laua, distiratsua, marroi iluna edo beltza. Goialdean ostiolo papilatu eta koniko bat dago eta irekitzen denean barruan dauden esporak kanporatzen dira.
Mamia: urria, gogora, beltza, ikatz itxurakoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, leunak, marroiak, gutuladunak, luzetarako ernetze porodunak, 21-31 x 8-11 µm-koak.
Habitat: aski urria, urte osoan ateratzen da hostozabalen egur hilean, hala nola Corylus, Quercus, Castanea, Alnus, Robinia eta Fraxinusean.
Jateko balioa: ez da jangarria.