BirdFlyway, natura eta turismoa batzen dituen nazioarteko proiektua

Ornitologia

Osteguna, 2016eko otsailaren 4a — CEST

Irakurketa: 3 minutu

el viaje


• BirdFlyway-k izango dituek diru-sarrerak urtero 3 milioikoak izango dira. Bizkaiari dagokionez kalkulatzen da 225.000 euro izango direla urteko.

• Gaur egun proiektua 16 zentrok osatzen dute Europan zeharreko 9 herrialde desberdinetan.

• Bisitariek informazio gehiago eduki dezaten www.birdflyway.com web-plataforma aurkezten da.

• Igande honetan Urdaibai Bird Centerren ate irekien jardunaldia ospatuko da Hezeguneen Mundu Mailako Eguna dela eta. Hurbildu nahi duenak BirdFlyway-ri buruzko informazioa eskuragarri izango du.

poster


Aranzadi Zientzia Elkarteak europan zeharreko beste zentro batzuekin elkarlanean naturarekin estuki loturik dagoen proiektu turistiko bat martxan jarri berri du. Proiektuaren izena Hegaztien ibilbidea da; gazteleraz "La ruta de las aves" eta ingelesez BirdFlyway bezala ezagutzen da.

Proiektu honek beste produktu turistiko berri bat sortu du, horretarako, europan zeharreko 13 hezegune desberdinetan beste horrenbeste etapa diseinatu dira. Hezeguneen sare horretan nabarmentzen diren espezieak bi dira, antzar arrunta eta arrano arrantzalea. Ibilbidea Eskozia eta Finlandian hasi eta Afrika mendabaldean bukatzen da tartean europako herrialdeak zeharkatuz: Suedia, Herbehereak, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Espainia eta Portugal.

Ibilbideak, Donejakue ibilbidearekin antzekotasun asko ditu baina bizi osoan zehar egin daitekeen ibilbidea da eta bertan Europako eta Afrikako naturgune garrantzitsuenak bisitatu ahal dira. Kontraste handiko ibilbidea izango da: eskandinabiako laku liluragarrietatik hasi, Kantauri itsasoko kostaldetik pasa eta penintsulako estepetara iritsiko da. Tokian tokiko hezegune bakoitzean bisitariek interpretazio zentroa bisitatu beharko dute pasaportean zigilua lor dezaten. Horretarako, "erronka" erraz batzuk gainditu beharko dira. Erronka horien bitartez inguruko paisaiak, kultura eta ohiturak ezagutuko ditu bisitariak.

mapa


Proiektua martxan jartzea datorren maiatzaren 8an izango da, Hegazti Migratzaileen mundu Mailako egunarekin bat. Proiektuari buruzko informazio gehiago web orrialde honetan aurkitu daiteke: www.birdflyway.com. Abentura horretan parte hartu nahi duten guztiek bertan izango dute etapei, hezeguneei eta ibilbideari buruzko informazioa.

Kalitatezko turismoaren eredu izateaz gain naturgune bakoitzean ekonomikoki izango duen eragina ere garrantzitsua izango da. Estimazioen arabera 20.000 pertsona ibiliko dira urtero ibilbidean zeharreko etapak egiten. Lehen urtean espero diren diru-sarrerak 3 milioi ingurukoak izango dira estatuan; guri, Urdaibai Biosfera Erreserbari dagokionez urteko eragin ekonomikoa 225.000 eurotan estimatzen da.

Bestalde, igande honetan, hilaren 7an, ate irekien jardunaldia ospatuko da Urdaibai Bird Center-en Hezeguneen Mundu Mailako Eguna dela eta. Hurbiltzen direnek aukera izango dute baita BirdFlyway-ri buruzko informazioa eskuratzeko.

BirdFlyway zure bizitzako bidaia