Birdflyway proiektuaren aurkezpena

Aranzadi

Osteguna, 2016eko maiatzaren 5a — CEST

Irakurketa: 3 minutu

Aranzadi Zientzia Elkarteak europan zeharreko beste zentro batzuekin elkarlanean naturarekin estuki loturik dagoen proiektu turistiko bat martxan jarri berri du. Proiektuaren izena Hegaztien ibilbidea da; gazteleraz "La ruta de las aves" eta ingelesez BirdFlyway bezala ezagutzen da.


Proiektu honek beste produktu turistiko berri bat sortu du, horretarako, europan zeharreko 13 hezegune desberdinetan beste horrenbeste etapa diseinatu dira. Hezeguneen sare horretan nabarmentzen diren espezieak bi dira, antzar arrunta eta arrano arrantzalea. Ibilbidea Eskozia eta Finlandian hasi eta Afrika mendabaldean bukatzen da tartean europako herrialdeak zeharkatuz: Suedia, Herbehereak, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Espainia eta Portugal.


Ibilbideak, Donejakue ibilbidearekin antzekotasun asko ditu baina bizi osoan zehar egin daitekeen ibilbidea da eta bertan Europako eta Afrikako naturgune garrantzitsuenak bisitatu ahal dira. Kontraste handiko ibilbidea izango da: eskandinabiako laku liluragarrietatik hasi, Kantauri itsasoko kostaldetik pasa eta penintsulako estepetara iritsiko da.



Tokian tokiko hezegune bakoitzean bisitariek interpretazio zentroa bisitatu beharko dute pasaportean zigilua lor dezaten. Horretarako, "erronka" erraz batzuk gainditu beharko dira. Erronka horien bitartez inguruko paisaiak, kultura eta ohiturak ezagutuko ditu bisitariak.


Proiektuari buruzko informazio gehiago web orrialde honetan aurkitu daiteke: www.birdflyway.com. Abentura horretan parte hartu nahi duten guztiek bertan izango dute etapei, hezeguneei eta ibilbideari buruzko informazioa.


Ez daukagu zalantzarik proiektu hau erreferente bihurtuko dela Europa-mailan eta jatorri askotariko bisitariak erakarriko dituela gure ingurura.


www.bircenter.org


Proiektua zehazki toki hauetan aurkeztuko da gaur, Urdaibai Bird Center-en, parte hartuko dute Juan Félix Naberan (Gautegiz Arteagako alkatea), Bizkaiako Foru Aldundiko ordezkaria, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria eta José María Unamuno (Urdaibai Bird Centereko zuzendaria).


Palentzian dagoen La Laguna de La Navan, eta bertan egongo dira Javier Ramírez (Gaztela eta Leoiko Turismo Zuzendari Orokorra), Ángeles Armisén (Palentziako Diputatu Nagusia), Carmen Díez (Fuentes de Navako Kultur Zinegotzia) y Fernando Jubete (BirdFlyway proiektuaren koordinatzailea).


Avilan dagoen la Laguna de El Oso, Francisco Javier Sánchez Gómezekin (Gaztela Leoi eta Avilako Delegatua), Jesús Manuel Sánchez Cabrera (Avilako Diputatu Nagusia) eta Félix Gil (El Oso-ko alkatea).


Eta bukatzeko aurkezpena ere egingo da Doñanan, Andaluzian eta bertan egongo dira José Fiscal (Andaluziako Ingurumen Kontseilaria), Sonia Castañeda (Fundación Biodiversidad-eko Zuzendaria), José Juan Chans Pousada (Doñanako gerentea) y Juantxo Aguirre Mauleon (Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari orokorra).