Burbunak eta Etsayak dokumentala Durangoko Azokan aurkeztuko da
Aranzadi
Osteguna, 2015eko abenduaren 3a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Hasi dira Burbunak eta etsayak hegan. Ereñotzun hasi zuten hegaldia eta asteburu honetan Hernani eta Durango dituzte begiz jota. Kolore beltz eta adar luzeko zomorroek helburu bakarra dute: Naturari loturiko ahozko ondarea txoko ezberdinetan ezagutaraztea eta zabaltzea.
Ostiral honetan, 19:00tan, Hernaniko Biteri Kultur Etxean aurkeztuko da Euskararen asteari amaiera emateko. Bertan egongo dira Hernaniko Udaleko ordezkariak, dokumentalaren egileak eta protagonistetako batzuk ere. Bukaeran, dokumentalaren DVDak egongo dira salgai 5 eurotan.
Hurrengo zita Durangoko Azokan izango da. Astelehenean, hilaren 7an, 13:00etan aurkeztuko da Durangoko Azokako Irudienean. Aurkezpenaren ostean, dokumentalaren egileek azalpenak emango dituzte eta bertara azaldutakoen galderei erantzungo diete. Aranzadi Zientzia Elkarteek eta Dobera Euskara Elkarteek Azokan jarriko dituzten stand-etan egongo dira DVDak salgai.
Euskara eta natura gustuko badituzu, ez galdu dokumentala ikusteko aukera!!!
Bitartean hemen duzu aurrerapen txiki bat:
https://m.youtube.com/watch?v=Z1xcPDdXlI4